Bittor Hidalgo

Kirol lanbideen legea dela eta, Eusko Jaurlaritzari

Ez dakit nola eta zergatik egunotan jabetu naizen EAEko Eusko Jaurlaritzak 2016ko apiriletik duela erregistratua Eusko Legebiltzarrean kirol monitore, entrenatzaile, eta antzeko lanbideak arautzeko lege proiektua (Kirol arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzkoa du izena). Arloa ezin garrantzi handiagokoa da gure gazteek, neska eta mutilek, eskolan jasotzen duten euskara gaitasuna garatzen jarraitu dezaten, eskolaz kanpo, bere aisian eta bizitza «errealeko» esparruetan.

Azaldu liezaguke orduan Jaurlaritzak, edo Legebiltzarreko taldeek, nolatan ez dagoen bertan batere aipamenik lanbide hauek ezinbestean betebeharreko hizkuntza eskakizunen inguruan?

Search