Joseba Sagastibeltza, Arantxa Barriola, Garbiñe Sagastibeltza, Joxe Fermin Lizarraga, Ivan Olano

Leitzako Erleta eskolako ordutegiari buruz

Gutako bakoitzak bere arrazoiak ditu jardunaldi jarraitua ikasturte batez probatzeko aukeraren alde ala aurka bozkatzeko. Gurasoak helduak baikara, ez dugu inoren arrazoitzeko ahalmena gutxiesten. Alde bateko zein besteko erabakia berdin-berdin zaigu zilegi.

Zentsoa 271. Ikasturte batez Jardunaldi jarraitua probatzearen alde 159. Jarraitua probatzearen aurka 97. Abstentzioa 15. Boto emaileen %62,11 eta zentsoaren %58,67 alde.

Hasieran azaldutakoarengatik, botoa ematera deitu gintuzten guraso guztiak berdinak baikara, alde bateko zein besteko botoei balio bera ematen diegulako, gutxiengoaren nahia nagusitzea da ulertzen ez duguna.

Hirurogeita bi botoko aldearekin irabazi zuen bozketa jardunaldi jarraitua probatzearen aldeko aukerak. Eskola komunitate osoa gogoan hartuz gero, berriz, klaustroaren %100 eta eskola kontseiluaren bozketan 9 alde eta 1 kontra gehitu behar diogu, nagusitu den gutxiengoa are txikiagoa eginez.

Errespetagarria eta esanguratsua denik ez dugu ukatuko, baina gutxiengo nabaria.

Daukagun jardunaldi zatitua ez dugu guk aukeratu, are gutxiago orain. Horregatik, hezkuntza departamentuari, alde edo kontrako botoak baloratzeko orduan ematen den desoreka, hau da demokrazia eskasia, lehenbailehen zuzendu dezala eskatzen diogu.

Search