Juan Luis Mugertza Unanue

Olatuaren autonomia

Lehengoan, ahaldun izateko parada izan nuen, eta horrek aukera eman zidan egokitutako talaiatik itsasoaren egoerari tamaina hartzeko. Izan ere, horretaz baliatu nintzen botoa eman aurretik zerrendako jendearen erradiografiarena egiteko, eta oso bare ikusi nuen giroa. Gehienak, itsas bazterrean irudikatzen nituen pasean, belaunetik behera, badaezpada, ez bustitzeko, ohikoa bezala. Ez nuen ur handitan murgiltzeko mugimendu handirik ikusten. Halarik ere, hori dena nire erradiografiaren argazkia baino ez zen izan, eta, artean, olatuaren bitsak utzitako behin betiko emaitzak falta genituen.

Olatuari bestelako norabidea emateko, eta itsas bazterretik, poliki-poliki, itsas zabalean igerian egiteko gogoa egon badago ere, ez da lan erraza izango. Izan ere, autonomiaren olatua harro dago, indartsu. Irakurri besterik ez dago Itsasok esandakoa orain arteko olatu kideen gainean. Halarik ere, ezin diogu utzi autonomiaren olatuari botila barruan herri honek preso duen nahia bere nahiera herri, eta herritar askoren gogoa balin-balan kulunkatu.

Search