Joxe Iriarte, Bikila | Grupo Oarso taldearen izenena

Ongi etorria, correscales!

Otsailaren 27an Bilbotik abiatuko den eta 22an Bartzelonan bukatuko den prekaritatearen aurkako korrikari correscales izena jarri zaio. Izen horrek Movistareko langileek lan tresna duten eskuko eskailerarekin  eta korrikarekin hitz jokoa egiten du.

19an Hernanitik  Donostiako bidea egingo du Oarso Aldea gurutzatuz. Ekimen horren berri jakin genuenetik gure taldea (GOT) buru-belarri dabil ahalik eta arrakastatsua izan dadin. Iñauteritan, jaia eta borroka uztartuz,  txirigota bat antolatu genuen,ekimenaren alde, eta bidenabar bizi dugun egoera sozial tamalgarria salatzeko. Eta 19an gure eskualdera iristen denean, ongi etorri jendetsua eta alaitsua burutu nahi dugu, batez ere Oreretako Herriko plazan egingo den ekimenean; handik aurrera txirrindulari talde batek gehituko zaio korrikalari talde eraginkor bat gorpuztuz Donostiaraino.

Izan ere, gure uste apalean, duela pare bat urte buruturiko Duintasunaren martxak bezala, Correscales-en bertute nagusia da, egoerari aurre egiteko lehengo pausua dela etsipena alboratzea. Langile esplotatu, prekario, pertsona zanpatu edo tamalgarrian dagoen oro duintasuna berreskuratzea abian jarriz, pausoz pauso, kolpez golpe aurrera eginez. Borroka moldeak berrituz, talde sozial desberdinen arteko loturak josiz, elkarrekiko ezagutza gauzatuz; hitz batez, borrokarako behar den elkartasuna eraikiz.

Asko hitz egiten da egoera politikoaren inguruan, batez ere parametro instituzionaletan, baina oso gutxi, benetako aldaketarako behar den herri borroka nola aktibatu. Herritar sareak nola harilkatuz, jendartea nola ahaldundu.  
Alegia, instituzioetan oinak jartzea ondo dago, baldin eta aldi berean milaka badabiltza kaleak astintzen.

Hots. Egin dezagun bat Correscalesekin, bakoitzak bere herri eta eskualdetan, Bilbotik Bartzeloraino.

Search