Irma Nerea Larrinaga Doval

PFEZ eta «adinekoentzako» egotetxeak

Soldata badaukat, eta mailegua eskatzen badut, etxebizitza erosteko: soldataren dirusarrera deklaratzen dut, baina ordaintzeko gastatutako interesak «kentzen» dizkidate.

Nirea den etxebizitza badut, eta alokatzea erabaki badut, hortik ateratako diruarekin beste etxebizitza batetara alokairuan joateko. Alokairuan kobratzen dudana deklaratzen dut, baina nik ordaindutako alokairua deskontatzen didate.

Nirea den etxebizitza badut, eta alokatzea erabaki badut, hortik ateratako diruarekin egotetxe bat ordaintzeko (2.500 euro hilabetero!), jadanik ezin baitut bakarrik bizi (menpekotasuna daukat eta): alokairuaren dirusarrera deklaratzen dut, baina egotetxeari ordaindutakotik ez didate ezer ere kentzen.

Zergatik?

Search