Beñi Agirre I Euskara irakaslea

«The flowers»

Espainiako Zinema Akademiak euskara hutsezko Loreak filma bidaliko du Hollywoodera, made in Spain kalitateko produktuaren erakusgarri. Zorionak Jon, Joxe Mari eta parte hartu duzuen guzti-guztiei. Ondoren, ñabardura batzuk.

Euskaldunok dugun ondare preziatuenetako bat memoria historikoa da. Horregatik, aurreko artikulu batean, ea euskaraz kultura espainola egin zitekeen galdetzen nion nire buruari. Historian zehar Espainiako gobernuek eraso, debeku eta hizkuntza genozidio bortizki erabili ondoren, zertara datoz laztantxo hauek? Katalanen hizkuntzari egiten zizkioten ferekak eraso bihurtu direnean, zergatik guri igurtziak? Espainiatik jarrera aldaketa badator, baliatu dezagun. Hala ere, etorkizuna planifikatzerakoan ez ahaztu memoria historikoa.

Search