‘Aurrera Altsasu’

‘Aurrera Altsasu’ abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte gaur arratsaldean herri horretan. Iazko urrian guardia zibilarekin izandako liskar baten ondorioz auzipetu zituzten gazteen gurasoek bultzatu dute ekimena –hiru espetxean daude oraindik– eta jasaten ari diren bidegabekeria dela-eta babesa helarazi dieten guztiek eskaini diete.

Abestiaren letra Jon Maiarena da eta musika Vendetta taldeko Pello Reparazek sortu du. Proiektuan musikari eta bertsolari ezagun ugarik parte hartu dute:  Eñaut Elorrieta, Miren Amuriza, Evaristo Paramos, Aiora Renteria, Enrique Villarreal ‘El Drogas’, Julio Soto, JuanRa eta Fernando Sapo. Kitarra jotzen Imanol Goikoetxea eta Fran Urias aritu dira. 

SEP. 07 2017