Auzolanean ari dira beteranoak Aizkorri mendiko aterpea konpontzen

Aizkorri mendiko tontorreko aterpea oso utzita egon da denbora luzez, eta azkenerako ia ukuilu bihurtuta zegoen. Egoera hori konpontzeko, mendizale talde batek gogor egin du lan eta aterpea bere onera ekartzea lortu du. Aste honetan jarri diote ate berria eta barrutik pintatu, eta hamaiketako ederra eginda ospatu dute mendizale beterano hauek. NAIZ izan da lekuko.

JUL. 19 2017