Bergaran ospatuko den Kilometroak 2016 jaiak badu abestia, ‘Demasa’

Bergarako Aranzadi ikastolak antolatuko du aurtengo Kilometroak jaia eta gaur aurkeztu dute ‘Demasa’ abestia. Emon taldeak jarri die musika Maddi Iñarraren letrei. Abestia zuzenean lehen aldiz ikusteko aukera izango da maiatzaren 20an Bergarako Udal Pilotalekuan, 22:00ean.

MAY. 11 2016