‘Bihotzetatik zintzilik’... 5 urte

Etxerat Elkarteak Siroka taldearen ‘Bihotzetatik Zintzilik’ abestiaren bertsio berria dakar honen hitzak idatzi zirenetik bost urtera, Bilbon larunbaterako Sarek antolatu duen ‘Now Euskal Herrira’ ekimenaren bezperan, hitz hauek diotena ez delako aldatu. Proiektuan parte hartu dute:

Biolontxeloa: Andres Monsalve; Biolina: Amaia Pavon (Ain1) eta Aritz Madariaga; Pianoa eta moldaketak: Igor Arzuaga; Ahotsak: Zaloa (Kokein), Petti, Antton, Gorka Suaia; Musika: Siroka; Hitzak: Beñat Zarrabeitia, Siroka, Gorka Suaia; Produkzioa eta grabaketa: Kaki Arkarazo; Bideoklipa: Goizeder Saez de Lafuente; Argazkiak: Eider Iturriaga.

[Deskargatu abestia HEMEN]

Hauek hitzak:

Ilusioaren bidetik, ausardia lagun izan zenuen
etorkizuna irabazteko hautua egin zenuen
sentimenduen bidetik errepidea ezagutu genuen
urruntasunean gertu sentitzen gaituzue

Argazki bihurtu zaituzte
ixilarazi nahi zaituzte
itsu, mutu eta gor nahi zaituzte
debekatuta zaude, debekatuta gaude
debekatuta zaude, gaude, zaude, gaude....

Argazkiak hormetatik zintzilik
zuen irudiak lapurtu dituzten arren
gure artean jarraitzen duzue bizirik
gure bihotzetatik zintzilik

Irriak, laztanak, muxuak, besarkadak,
epaiketak, kolpeak, tortura, malkoak, isolamendua
txanponaren bi aldeak, borrokaren bi aldeak

Guk ezta ere ez zaituztegu nahi
argazki batean giltzapeturik
ez ziega batean, ez erbestean
soilik hemen barruan gure bihotzean
ez gara libre izango
libre denok izan arte
askatasunaren bide
bihur daitezela kilometro hauek

Argazkiak hormetatik zintzilik
zuen irudiak lapurtu dituzten arren
gure artean jarraitzen duzue bizirik
gure bihotzetatik zintzilik

Borrokaren bidetik etsipenaren etsai agertu zinen
barroteen arteko duintasuna bihurtu zinen
debekatuta zaude,
debekatuta gaude, zaude, gaude, zaude...

Argazkiak hormetatik zintzilik
zuen irudiak lapurtu dituzten arren
gure artean jarraitzen duzue bizirik
gure bihotzetatik zintzilik

JAN. 04 2015