Bizilagunak: Nati Fabalen etxean bazkaltzen

Batera bizi gara, herri berean, baina askotan ez dago elkarbizitzarik. Euskal Herrira etorri berri diren familiak eta bertakoak ez dugu behar adina ezagutzen elkar. Nola hasi lubaki hori gainditzen? Batera bazkalduta, adibidez. Horixe da Bizilagunak ekimenaren bidez Sos Racismo erakundeak proposatuta Euskal Herriko berrehun familiek egin dutena igande honetan. Horietako batek NAIZi ere zabalduko dizkio etxeko ateak, Hernanin.

NOV. 24 2014