Christiania, hiri libre baten eredu

Irteerakoan «Europar Batasunean sartzen ari zara» irakur daiteke geografikoki Kopenhagen (Danimarka) kokatuta dagoen Christiania hirian. Autoantolakuntza herritarraren eredu izan da askorentzat 1971n sorturiko eremu askea. 850 biztanle inguru ditu eta jabego publikoa eta erabakiak modu kolektiboan hartzea ditu bere ezaugarri nagusi. Azken urteetan hainbat aldiz hustekotan izan dira agintariak eta horrek hasierako hainbat neurri moldatzera eraman ditu bertako biztanleak. Gaur-gaurkoz, turista askoren derrigorrezko bisita bilakatu da. [Info +]

AUG. 27 2015