‘Errementari’, ahozkotasunetik zinemara

[Gorka RUBIO] Duela hamarkada batzuk Joxe Miguel Barandiaranek gure arbasoen ahotik belaunaldiz belaunaldi transmititu ziren zenbait ipuin eta kondaira idatziz jaso zituen. Urte batzuk beranduago berak eta beste zenbaitek jasotako ipuin horiek ikastoletan ikasi genituen. Tartean ziren Makila kixki, Mateo Txistu, Ttartalo, Mari, Lamiak, Galtxagorriak. Eta Patxi Errrementaria. Orain, Paul Urkijok (Gasteiz 1984) ‘Errementari’ filmean bere haurtzaroko ipuin gustukoena zinemara eraman du. Horrela, Barandiaranek jasotakoa oinarri duen istorioa fantasiazko film bihurtu da. [+]

FEB. 07 2017