Euskal Geoparkea, planetaren eta gizakiaren harrizko liburu harrigarria

Altxor geologikoa, ondare kulturala, bertako biztanleen partehartzea... denak dira beharrezko Unescok eremu bat Geoparke izendatu dezan. Mutriku-Deba-Zumaia eskualdeak horiek guztiak ditu eta horregatik erakutsi dezake harro izendapena. Zirraragarri gertatzen da flyscha bertatik bertara ikustea, hala Algorrin nola Saturraranen, edo Olatzeko Kobalden sartzea, edo Mutrikuko Nautilus zentroko ammonite harrigarriak ukitzea, eta zer esanik ez Mendatako baleazaleen talaira, berriki aurkitura, aldapan gora iristea. Geoparkearen Astea ospatzen ari dira egunotan, eta igandera arte badago oraindik zer ikusia eta zer entzuna.

MAY. 27 2016