Imanol Lazkano: omenaldia bertsolari handi bati

Ez da omenaldi zalea Imanol Lazkano, baina gutxik mereziko dute berak adina. Hirurogei urte baino gehiago eman ditu bertsotan, eta agur esateko ordua iritsi zaiola iritzi dio 2012 honetan. Zerbait izan bada, zubigile izan da Imanol: Basarri eta Uztapideren garaitik, Amuriza eta Egañaren garairako bidea prestatu zutenetako bat. Bertsolaritzaren historian itzal handia azpeitiarrarena. NAIZ Azpeitiko bere etxean izan da, harekin solasean.

DEC. 19 2012