Kamioiei tiraka Urretxun, presoen etxeratzea aldarrikatzeko

«Hutsune gabeko eguna izateko tira egin guztiok» lelopean euskal presoen aldeko jaia egin dute Urretxun. Egitarauan herri kirolak, bertsolariak edota musika dauden arren, Gernikako Arbola plazan egin den desafioak jaso du arreta gehien, 8.500 kiloko kamioi bati tira egin baitiote 20 metrotan.

SEP. 13 2014