Mila preso ohi inguru bildu dira Usurbilen Kalera Kalera ekimena agurtzeko

Duela hilabete abiarazi zuten Kalera Kalera ekimena Usurbilen. Orduztik ehundaka lagun gelditu dira lotan bertan eta hamarnaka hitzaldi eta topaketa antolatu dituzte. Horregatik, Usurbilen egin duten ekitaldian eskerrak eman dizkiote herriari berari eta baita beste lekuetan gauzak antolatu dituztenei. Era berean, datorren larunbatean Bilbon izango direla esan dute eta kalerak «maitasunez eta elkartasunez» beteko dituztela.

JAN. 08 2017