Su Ta Gar: ‘Zure aurrean makurtzen naiz’

Antzokietan ibili da Su Ta Gar azken hilabeteetan, eta ibilbide hori zuzeneko diska batean bildu dute. Lanak abenduaren 1ean ikusiko du argia, baina aurrerapen batekin datoz gaur. Su Ta Gar Antzokietan izeneko bira bereziaren azkenengo kontzertuaren grabazioa da, Donostiako Victoria Eugenia antzokian 2017ko ekainaren 8an eskainitakoa. Lan berri hau aurkezteko Zure Aurrean Makurtzen Naizabestiaren bideoklipa aukeratu dute aurrerapen bezala.

NOV. 23 2017