Naiz.info
Lekeitio

Lekeition hasi eta amaituko da Emakumeen Birako bigarren etapa

Ibilbide gogorragoa izango da gaur Emakumeen Biran pelotoiak izango duena. Ina-Yoko Teunteberg gailendu zen atzo.

Teunteberg, atzo, Iurretako helmugan. (Jon HERNAEZ/ARGAZKI PRESS)
Teunteberg, atzo, Iurretako helmugan. (Jon HERNAEZ/ARGAZKI PRESS)

Emakumeen Birak bigarren jardunaldiari ekingo dio gaur Lekeition hasi eta amaituko den etaparekin. Atzoko jardunaldia baino zertxobait gogorragoa izango da gaurkoa. 98 kilometrotan zehar Miloi (hirugarren maila) eta Lekoitzeko (bigarren maila) gainak izango dituzte aurretik.

Atsedenik gabeko ibilbidea da gaurkoa, gorabeheratsua erabat, eta sailkapen nagusian diferentziak sortzen hasteko aproposa. Faboritoen taldeko indartsuenen artean indarrak neurtzen hasteko jardunaldia da gaurkoa.

Atzokoan Ina-Yoko Teunteberg alemaniarra gailendu zen Emakumeen Birako lehen etapan.