Naiz.info
Montreal

Kanadako Sari Nagusiko pole-a Vettelek eskuratu du

Lewis Hamilton irtengo da bigarren postuan eta Fernando Alonso, hirugarrenean.

Vettelen autoa, entrenamendu libreetan. (Don EMMERT/AFP)
Vettelen autoa, entrenamendu libreetan. (Don EMMERT/AFP)

Sebastian Vettel (Red Bull) alemaniarrak eskuratu du Kanadako Sari Nagusiko pole-a eta, beraz, lehen postuan irtengo da biharko proban.

Bigarren postua Lewis Hamiltonentzat (McLaren) izan da eta hirugarren postuan sailkatu da Fernando Alonso (Ferrari), sailkapen nagusiko liderra.

Entrenamendu libreetan ere Vettelek, aurreko bi urteetan munduko txapeldun izan denak, lortu du denborarik onena. Montrealgo zirkuitua, 4.361 metrotakoa, minutu bat, 14 segundu eta 442 milarenetan egin du.

Sei milaren gehiago behar izan ditu Munduko Txapelketako buru den Fernando Alonsok (Ferrari). Hirugarren postuan sailkatu da Lewis Hamilton, 270 milarenetara.