Naiz.info
Bilbo

Irlanda baino askoz gehiago dela erakutsi du Kroaziak (1-3)

C multzoko beste partidan bana berdindu dute Italia eta Espainiak.

Italia eta Espainiak partida on bat eskaini dute. (AFP)
Italia eta Espainiak partida on bat eskaini dute. (AFP)

Nagusitasun osoz gailendu zaio Kroazia Irlandari (1-3). Kemen handiko jokalariak direla erakutsi dute irlandarrek, baina huts larriak egin dituzte une erabakigarrietan.

Hasteko gol bat jaso dute partida hasi eta bi minututara eta Mandzukicek aurretik jarri ditu Kroaziarrak. Lehen kolpea jaso ondoren altxatzea lortu du Irlandak eta partida berdindu du Ledgerrek falta batean. Hortik aurrera Kroaziaren zelai erdia jokatzen hasi da eta atsedenaldira joan aurretik Jelavicek bigarrena egin du atzelari irlandar baten oparia baliatuta.

Bigarren zatia hasi bezain laster hirugarrena jaso du Irlandak. Mandzukicek egin du hirugarrena. Hala ere, bukaerarte arazoak sortzen saiatu dira irlandarrak.

C multzoko beste partida berdinduta bukatu da (1-1). Vicente del Bosquek zuzentzen duen taldea Eurokopa irabazteko faborito nagusia da, baina ezin izan du Italia gainditu.

Espainia eta Italiak elkarrekiko errespetu asko erakutsi dute eta ez dute arriskatu nahi izan. 2006an Munduko txapeldun izan zen Italiak talde sendoa dela agerian utzi du eta espainiarrak ere ondo aritu dira. Hala ere, ate aurrean ez dira batere fin ibili.

Lehen gola Di Natalek egin du 60. minutuan eta Ceskek jarrain berdindu du 64. minutuan. Azken minutuetan Torresek aukera garbi bat izan du, baina italiarrek ere berea izan dute garaipena eramateko.