Naiz.info
Iurreta

Judith Arndt alemaniarrak irabazi du Emakumeen Bira

Annemiek van Vleuten holandarrak irabazi du azken etapa eta Eneritz Iturriaga izan da lehen euskalduna sailkapen nagusian. Bizkaitarrak 27. tokian bukatu du Bira.

Judith Arndt garaipena ospatzen podiumean. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)
Judith Arndt garaipena ospatzen podiumean. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)

GreenEdge taldeko Judith Arndt alemaniarrak irabazi du Emakumeen Bira. Azken etapan erori egin den arren, bigarren aldiz lortu du lasterketa irabaztea. 2009an ere irabazi zuen Emakumeen Bira.

Arndt azken hiru kilometroetan erori da eta horregatik lasterketa buruan zeuden txirrindularien denbora bera eman diote epaileek. Orduña eta Iurreta batu dituen azken etapa Annemiek van Vleuten holandarrak eraman du sprintean Emma Johansson suediarrari eta Trixi Worrack alemaniarrari gailendu ondoren.

Lider bezala atera den Emma Pooleyri ezin izan du lehen postua defendatu eta atzean geratu da Urkiola jeisterakoan.

Lointek taldeko Eneritz Iturriaga izan da lehen euskalduna sailkapen nagusian. 27. tokian amaitu du Arndtengandik 8 minutu eta 49 segundotara.