NAIZ.INFO
DONOSTIA

Irlanda Eurokopatik kanpo, Espainiaren aurka galdu ostean

Espainiak 4-0 mendean hartu du Irlanda eta taldea Eurokopatik kanpo geratu da. Italia eta Kroaziaren arteko norgehiagoka banako berdinketarekin amaitu da.

Kroaziarrak, gola ospatzen. (Dimitar DILKOFF/AFP)
Kroaziarrak, gola ospatzen. (Dimitar DILKOFF/AFP)

Espainiak eta Irlandak, bi taldeek, puntuak biltzea beharrezkoa zuten Eurokopan jarraipena ziurtatzeko. Zortea espainiarren alde izan da gaurkoan. 4-0eko emaitzarekin mendean hartu du Irlanda eta hauek Eurokopatik kanpo geratu dira.

Bestalde, norgehiagoka gogorra izan da arratsaldean Italiak eta Kroaziak jokatu dutena. Puntuak lortzeko beharrean zen Italia, pasa den astean Espainiaren aurka berdindu ostean. Kroaziak, bere aldetik, irabazi egin zuen, eta gaur hiru puntu lortzeak abantaila handia emango lioke datorren faseari begira. 

Italiarrek hartu dute aurre markagailuan, baina kroaziarrek berdinketa lortu dute bigarren zatian.

Azkenean, banako emaitzarekin amaitu da lehia.