NAIZ.INFO
WROCLAW

Polonia berak antolatutako Eurokopatik kanpo geratu da

Txekiaren aurka 1–0 galdu dute Ukrainarekin batera aurtengo txapelketa antolatu duten poloniarrek eta ez dute norgehiagokan jarraituko. Greziak aurrera egin du Errusia indartsuari irabazi eta hau kanpoan utzita.

Robert Lewandowski aurrelari poloniarra kanporatzea sinetsi ezinda. Janek SKARZYNSKI/AFP
Robert Lewandowski aurrelari poloniarra kanporatzea sinetsi ezinda. Janek SKARZYNSKI/AFP

Final laurdenetara iritsi nahi zuten poloniarrek, aurten eurek antolatu dutelako Eurokopa Ukrainarekin batera, baina bi berdinketa eta Txekiaren aurkako porrota (1-0) izan ostean A taldeko azkenak izan dira, 2 punturekin, eta amaitu da eurentzat txapelketa.

Ezusteko handiena Greziak eman du, hala ere, ustez taldeko indartsuenari, Errusiari, irabazi (1-0) eta hurrengo txandan izango dira.

A multzoan, beraz, Txekia sailkatu da lehen postuan hurrengo saiorako 6 punturekin eta bigarren Grezia pasa da 4 punturekin. Errusiak ere beste horrenbeste ditu baina gol aldeak kanpoan utzi du. Poloniak bi punturekin esan dio agur txapelketari.