Naiz.info
Bilbo

Alemania eta Portugal final laurdenetan izango dira

Alemania nagusitasun osoz gailendu zaio Danimarkari eta Cristiano Ronaldok bi gol egin ditu Portugal hurrengo faserako sailkatzeko.

Mario Gómez se lleva el balón ante el defensa danés Kjaer. (Damien MEYER / AFP)
Mario Gómez se lleva el balón ante el defensa danés Kjaer. (Damien MEYER / AFP)

Emaitza berdinak eskuratuta (2-1) final laurdenetarako sailkatu dira Alemania eta Portugal. B multzuko lehen tokian bukatu dute alemaniarrek eta sekulako taldea daukatela erakutsi dute partida guztiak irabazita. Danimarkak arazoak eman dizkio lehen zatia, baina gehiago dela argi utzi du Alemaniak.

Portugalek berriz, Cristiano Ronaldok lortutako bi golei esker aurrera egin du. Ezustekorik handiena Herbereheek eman dute, Munduko txapelketan finalera iritsi ondoren partida guztiak galdu baitituzte Eurokopan.