Naiz.info
Iruñea

Espainia eta Kroazia, hurrengo faserako txartelaren bila

Partida binako berdinketarekin amaitzen bada, bi taldeek eskuratuko dute final laurdenetarako txartela eta Italia lehiatik kanpo geratuko litzateke.

Torres, Iniesta eta Piqué, larunbateko entrenamendu saioan. (Pierre-Philippe MARCOU/AFP)
Torres, Iniesta eta Piqué, larunbateko entrenamendu saioan. (Pierre-Philippe MARCOU/AFP)

Espainia eta Kroazia hurrengo faserako txartela lortzen saiatuko dira gaur gauean jokatuko duten partidan (20.45, Telecinco). Binako berdinketak edo berdinketa altuago batek bi taldeei emango die final laurdenetara sailkatzeko bidea eta horrek, gainera, Italia lehiatik kanpo utziko luke.

Xabi Alonsori atseden eman diezaioke gaur Vicente del Bosquek, txartel hori batek final laurdenetatik at utzi baitezake jokalari tolosarra. Bere tokian Fabregas zelaira dezake.

Ordu berean jokatuko dute Italiak eta Irlandak taldekako faseko azken partida. Irlandarrak lehiatik kanpo geratu ziren pasa den astean eta italiarrek garaipena beharrezkoa dute aurrera egin ahal izateko.