Naiz.info
Bilbo

Esprinterrentzako etapa aproposa Frantziako Tourrean

217 kilometro ditu hamairugarren etapak eta hirugarren mailako mendate bat bakarrik gainditu beharko dute txirrindulariek. Orico eta Lotto taldeek lasterketa kontrolatzen lagunduko diote Wigginsen taldeari.

Saint Paul Trois Chateaux eta Le Cap d'Agde herrien artean ospatuko da Tourreko hamairugarren etapa. Esprinterrentzako etapa aproposa da eta lasterketa kontrolatzen saiatuko dira taldeak.

Maillot berdea lortzeko lehia izango da ziur asko Greipel eta Goss austraiiarraren artean. Lotto eta Orico taldeek Sky-ri lagunduko diote tropela gidatzen.

Jarraitu informazio guztia www.naiz.info-ren gehigarri berezian.