NAIZ.INFO
BRIVE LA GAILLARDE

Cavendishek irabazi du Tourreko hamazortzigarren etapa esprintean

Mark Cavendish (Sky) gailendu da esprintean Tourreko hamazortzigarren etapan Matthew Goss (Orica) eta Peter Saganen (Liquigas) aurretik. Biharko erlojupekoa izango da sailkapen nagusian aldaketak eragin ditzaken azken etapa.

Cavendish izan da azkarrena esprintean Tourreko hemezortzigarren etapan. (Pascal PAVANI/AFP)
Cavendish izan da azkarrena esprintean Tourreko hemezortzigarren etapan. (Pascal PAVANI/AFP)

Mark Cavendishek (Sky) irabazi du esprintean Tourreko hamazortzigarren etapa. Bradley Wigginsek (Sky) jarraitzen du mailot horiaren jabe eta biharko erlojupekoa izango da sailkapen nagusian aldaketak eragin ditzaken azken etapa.

Brive de Gaillardeko metan izan da azkarrena Cavendish eta modu horretan Sagan (Liquigas) eta Greipelek (Lotto) Tour honetan esprintetan kendu dioten agintea berreskuratu du.

Ahalegin handiak izan dira ihesaldia osatu eta hau amaieraraino eramateko. Pelotoiak lan gogorra egin behar izan du aurrean zirenak atzemateko eta horren adibide nagusia da Luis Leon Sanchez (Rabobank) helmugarako ehun metro falta zirela atzeman izana.

Biharko erlojupekoan argituko da Wiggins izango ote den Tourra irabazten duen lehen britainiarra.

Igandean amaituko da lasterketa Eliseoko Zelaietan.

Jarraitu ezazu biharko erlojupekoa NAIZek Tourraren inguruan duen webgune berezian.