NAIZ.INFO
BLAGNAC

Esprinterrentzako etapa aproposa gaur Tourrean

Azken txanpan sartu da Tourra eta Pariserako bidea hartuko du gaur. Blagnac eta Brive-la-Gaillarde artean 222 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek.

Bradley Wiggins-ek ez luke arazorik izan behar elastiko horiari eusteko. (Lionel BONAVENTURE/AFP)
Bradley Wiggins-ek ez luke arazorik izan behar elastiko horiari eusteko. (Lionel BONAVENTURE/AFP)

Toulouse kanpoaldean dagoen Blagnac-etik irtengo da gaur tropela eta Brive-la-Gaillarde-n izango du helmuga, 222,5 kilometro egin ondoren. Esprinterrentzako etapa aproposa da, adituen arabera, ihesaldiren bat ez baldin badago behintzat.

Tartean lau mendate igo beharko dituzte, hirugarren eta laugarren mailakoak; 67,5, 117, 180 eta 212. kilometroetan.

Etapa NAIZek Tourraren inguruan duen webgune berezian jarraitzeko aukera izango da.

Tourreko mendiko azken etapa Valverdek irabazi zuen atzo.