Naiz.info

Sailkapen nagusia erabakita lehiatuko da azken erlojupekoa

53,5 kilometrotako erlojupekoarekin zehaztuko da aurtengo Tourreko sailkapen nagusia. Lehen sei postuak erabakita daudela ematen du. Haimar Zubeldiak 14 segundu kendu beharko dizkio Cadel Evansi lasterketa seigarren tokian bukatzeko.

Wiggins da faborito nagusia azken erlojupekoa irabazteko. (Joel SAGET / AFP)
Wiggins da faborito nagusia azken erlojupekoa irabazteko. (Joel SAGET / AFP)

Sky taldeak erakutsitako nagusitasunaren ondoren, ezer gutxi geratu da Tourreko azken erlojupekoan erabakitza. Etapa garaipena izango da garrantzitsuena eta Wiggins da faborito nagusia.

Sailkapen nagusia erabakita dago, ezustekorik ematen ez bada lehen sei postuak dagoeneko izen propia daukate. Hala ere, Haimar Zubeldiak oraindik itxaropena mantentzen du seigarren tokian bukatzeko 14 segundutara baitauka Cadel Evans.