NAIZ.INFO
LONDRES

Pablo Carrerak agur esan die Londresko Olinpiar Jokoei

Pablo Carrera bilbotarrak agur esan behar izan die Olinpiar Jokoei tiro olinpikoan 50m-tatik jaurtita finalera sailkatzerik ez baitu lortu. Hogeita bigarren postuan amaitu du sailkapen fasea.

10m-tatik jaurtita seigarren postua lortu bazuen ere, Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu da Pablo Carrera bilbotarra tiro olinpikoko modalitatean 50m-tatik jaurtita. Hogeita bigarren postuan amaitu du sailkapen fasean, 554 punturekin.

Young Rae Choi korearra izan da sailkapen fasean puntu gehien lortu dituena, 569 lortu ditu eta.

13.30etan ekingo diote finalari.

Olinpiar Jokoen inguruko informazio guztia NAIZen webgune berezian izango duzue.