NAIZ.INFO
LONDRES

Final erdietarako sailkapena lortu du eskubaloiko emakumezkoen Espainiako selekzioak

Kroaziaren aurkako final erdietako partida irabazi ostean (25-22), Olinpiar Jokoetako final erdietarako sailkapena lortu du Espainiako eskubaloiko emakumezkoen selekzioak.

Eli Pinedo bilbotarra izan da neurketako goleatzailerik hoberena. (Javier SORIANO/AFP)
Eli Pinedo bilbotarra izan da neurketako goleatzailerik hoberena. (Javier SORIANO/AFP)

Espainiako emakumezkoen eskubaloi selekzioak, non lau euskal kirolarik jokatzen duten, Olinpiar Jokoetako final erdietarako sailkatzea lortu du final laurdenetan Kroaziari 25-22 irabazi ostean.

Eli Pinedo bilbotarra izan da partidako goleatzailerik hoberena, zazpi gol sartu eta gero. Bi gol sartu ditu bere aldetik Nely Carla Albertok eta ezin izan dute kroaziarren atea zulatu Patricia Elorza eta Andrea Barnok.

Frantzia eta Montenegroren arteko norgehiagokaren irabazlea izango du aurkari Espainiako selekzioak datorren ostegunean jokatuko den neurketan.

Olinpiar Jokoen inguruko informazio guztia NAIZen webgune berezian izango duzue.