NAIZ.INFO
LONDRES

Podiumetik urrun amaitu du Leire Olaberriak Olinpiar Jokoetan

Hamairugarren postuan amaitu ditu Olinpiar Jokoak Leire Olaberria pistako txirrindulariak omnium modalitatean. Podiumeko postuatetatik urrun amaitu du, beraz, ikaztegietarrak.

Leire Olaberria ikaztegietarra. (Odd ANDERSEN/AFP)
Leire Olaberria ikaztegietarra. (Odd ANDERSEN/AFP)

Hamairugarren postuan amaitu ditu Londresko Olinpiar Jokoak Leire Olaberria pistako txirrindulariak omnium modalitatean. Helburu zituen dominak, beraz, urrun izan ditu Ikaztegietako txirrindulariak.

Emaitza onekin hasi bazen ere atzoko egunean, beherako egin du pixkanak Olaberriak, azken hamairugarren postu horretara eroriz.

Egun txarra izan du gaurkoa. Jardunaldiko lehen proban hamalaugarren postua lortu du eta bigarrenean, aldiz, hamaseigarrena.

Ez da, beraz, txapelketa ona izan Ikaztegietako txirrindulariarentzat.

Jarraitu NAIZern webgune berezian Olinpiar Jokoen inguruko informazio guztia.