NAIZ.INFO
LASARTE

Nely Carla Alberto eta Chourraut omendu dituzte Lasarten

Londresko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi berri duten Nely Carla Alberto eta Maialen Chourraut omendu dituzte Lasarten gaur arratsaldean egin zaien ekitaldian.

Maialen Chourraut eta Nely Carla Alberto Lasarten egin dieten omenaldian. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)
Maialen Chourraut eta Nely Carla Alberto Lasarten egin dieten omenaldian. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)

Lasartek Londresko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina lortu duten Nely Carla Alberto eta Maialen Chourraut omendu ditu gaur arratsaldean Okendo plazan egin zaien ekitaldian. Nely Carla Albertok eskubaloian irabazi du domina, piraguan, aldiz, Chourrautek.

Herriko alkatea den Pablo Barriok zuzendu du omenaldia eta Udaletxe bitarteko giza kate bat egin dute herritarrek.

Martin Berasategiren jatetxean afaldu du, gainera, Chourrautek, bien arteko apustu bat tarteko.