Naiz.info
Bilbo

Osasunak puntuak batzen hasi behar du Zaragozan

Berdinketa bakar bat lortu dute nafarrek Liga hasieran eta urduritasuna eta zalantzak uxatu nahi badituzte puntuak pilatzen hasi behar dute ahalik eta azkarren. Zaragozaren zelaia aukera aproposa izan daiteke.

Kike Sola Mallorcaren kontra egindako gola ospatzen. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)
Kike Sola Mallorcaren kontra egindako gola ospatzen. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)

Arratsaldeko 16.00retan jokatuko du gaur Osasunak Zaragozaren zelaian. Lau jardunaldi bakarrik jokatu diren arren, Osasunak puntu bakar bat eskuratu du eta sailkapenaren zuloan kokaturik dago.

Horregatik, puntu premia dute nafarrek eta aukera aproposa izan diateke Zaragozaren zelaian.

Realak eta Athleticek bihar jokatuko dute. Donostiarrek arratsaldeko 16.00retan jokatuko dute Levanteren zelaian eta Athleticek Malagaren bisita jasoko du San Mamesen 19.50tik aurrera.

Jarraitu futbolaren inguruko informazio guztia NAIZen wegune berezian.