NAIZ.INFO
ZARAGOZA

Osasuna esku hutsik itzuli da Zaragozatik (3-1)

Premia bazuen ere, Osasunak ezin izan du punturik atera La Romaredan. Zaragoza gehiago izan da eta hiru gol sartu dizkie nafarrei (3-1).

Partidaren une bat. (La Otra Foto)
Partidaren une bat. (La Otra Foto)

Zaragozaren aurkako partida aproposa zen Osasunarentzat etxetik kanpo puntuak ateratzeko baina hutsik itzuli dira, premia handia bazuten ere. Liga hasi zenetik laugarren porrota izan da gaurkoa.

Zaragoza laugarren. minutuan aurreratu da, Postigaren gol batekin, baina Osasunak berdinketa lortu du 29.ean Armenterosen eskutik. Lehen zatia amaitzear zela, Timorrek bere atean sartu du eta Zaragozarentzat bigarrena egin du. 

Atsedenaldiaren ondoren, partida amaitzeko 20 minutu falta zirela, heldu da Zaragozarren hirugarrena, penaltiz. Apoñok sartu du.

Bost jardunaldi bakarrik jokatu diren arren, Osasunak puntu bakar bat eskuratu du eta sailkapenaren zuloan kokaturik dago.

Reala eta Athletic, bihar

Realak eta Athleticek bihar jokatuko dute. Gipuzkoarrek arratsaldeko 16.00retan jokatuko dute Levanteren zelaian eta Athleticek Malagaren bisita jasoko du San Mamesen 19.50tik aurrera.