Naiz.info
Bilbo

San Mamesek Iribarri eskainitako omenaldia golik gabe bukatu da

Athleticek eta Malagak hutsean bukatu dute San Mamesen jokatutako partida. Iribarrek jasotako omenaldia izan da aipagarriena bi taldeak ez baitira batere fin aritu. [Partidaren xehetasun guztiak]

Aduriz atsedenaldian aldatu du Bielsak. (Jon HERNAEZ / ARGAZKI PRESS)
Aduriz atsedenaldian aldatu du Bielsak. (Jon HERNAEZ / ARGAZKI PRESS)

Jose Angel Iribarrek Athleticekin lehen partida jokatu zuenetik 50 urte betetzen zirenez, merezitako omenaldia eskaini dio klubak atezain mitikoari. Hunkigarria izan da ekitaldia eta San Mameseko zaletuek beren mirespena erakutsi diote. Aldi berean, talde zuri-gorrian jokatu duten hainbat atezainek ere parte hartu dute omenaldian.

Iribarren omenaldiaren partida bezala gogoratuko da Athleticek eta Malagak jokatutako norgehiagoka eta agian Raul atezain gaztearen ibilbidearen hasiera bezala. Izan ere, azken orduan Iraizoz deialditik kanpo gelditu da lesio batengatik eta Raul sartu da hamaikoan.

Atezain gazteak partida ona egin du, nahiz eta jokaldi batzuetan urduritasun pixkat erakutsi duen.

Norgehiagokar dagokionez, bi taldeek aukerak izan dituzte gola egiteko baina batek ere ez du asmatu eta azkenean berdinketarekin bukatu da.