Naiz.info
Valencia

Realak Levanteren zelaian galdu du azken minutuetan

Zurutuzak aurretik jarri ditu donostiarrak markagailuan lehen zatian, baina azken hogei minutuetan bi gol egin ditu Levantek eta porrot batekin itzuli beharko dira etxera. [Partidaren xehetasunak]

Realak etxetik kanpo puntuak eskuratu gabe jarraitzen du Levanteren zelaian galdu ondoren. Txuri-urdinak markagailuan aurreratu dira lehen zatian Zurutuzak lortutako gol bati esker, baina bigarren zatian ez dute errenta baliatzen asmatu.

Realaren harrobian hezitako Barkerok egin du berdinketaren gola 20 minutu falta zirenean partida bukatzeko. Iñigo Martinezek egindako penalti baten ondoren heldu da berdinketa.

Partida bukatzeko bost minutu falta zirenean egin du Martins aurrelari nigeriarrak Levanteri hiru puntuak eman dizkion gola.