NAIZ.INFO
MADRIL

Alaves-Bartzelona, Eibar-Athletic, Sporting-Osasuna eta Kordoba-Reala, Kopan

Gaur zozkatu dira Madrilgo Las Rozasen Espainiako Kopako final-hamaseirenak. Alavesi Bartzelonaren aurka egokitu zaio, Eibar eta Athleticen arteko derbia ere izango da, Realak Kordobaren aurka jokatuko du eta Osasunak Gijonera bidaiatu beharko du.

Madrilgo Las Rozas futbol gunea Espainiako Kopako zozketaren zentro izan da gaur, bertan zozkatu baitira final-hamaseirenak.

Bost euskal talde sartu dira zozketan eta zorte ezberdina izan dute euren artean.

Alavesek izango du neurketarik zailena, Bartzelonaren aurka jokatuko baitu. Hala ere, aukera bikaina izango dute gasteiztarrek euren zelaia bete eta irabazi ekonomikoak lortzeko.

Euskal derbi bat ere izango da kanporaketan, Athleticek Eibarren aurka jokatuko baitu Ipuruan. Realak Kordobara bidaiatu beharko du eta Osasunak, aldiz, Gijonera, Sportingen aurka jokatzeko.

Itzuleko partidak urriaren 31ean jokatuko dira itzulekoak, aldiz, azaroaren 28an.