NAIZ.INFO
DONOSTIA

Hiru puntuak eraman ditu Atletico Madrilek Anoetatik, Falcaoren azken orduko gol bati esker

Huts eta bateko emaitzarekin amaitu du Anoetan jokatutako Reala eta Atletico Madrilen arteko neurketa. Falcaoren azken orduko gol batek ekarri du hiru puntuak Madrilera joatea.

Partida parekatua izan da eta azken orduko gol batek eragin du hiru puntuak Madrilera alde egitea. (Gari GARAIALDE/ARGAZKI PRESS)
Partida parekatua izan da eta azken orduko gol batek eragin du hiru puntuak Madrilera alde egitea. (Gari GARAIALDE/ARGAZKI PRESS)

Atletico Madrilen aurka jokatu du Realak Anoetan. Partida estua izan bada ere, azken minutuan Falcaok sartutako gol batek eman dizkio hiru puntuak talde madrildarrari (0-1).

Irabazi beharrean ziren madrildarrak goiko postuetan jarraitzeko, eurekin lehian ari diren taldeek emaitza onak lortu baitzituzten atzokoan. Eta horrela egin dute, aurrelari kolonbiarrak faltaz sartu duen gola medio.

Etxean jokatutako neurketa guztiak irabazia zen Reala. Partida estua izan da eta aukerak izan dituzte txuriurdinek, Velaren hanketan, batez ere. Hala ere, ezin izan dute aurkariaren aterik zulatu eta punturik gabe gelditu dira.