NAIZ.INFO
HAIFA

Ez ohiko hamaikakoaren irabazi du Athleticek Haifan (0-2)

Zelaira ez ohiko jokalariekin irten den arren, aise nagusitu zaio Athletic Hapoeli (0-2) Haifan jokatu duten atzeratutako neurketan. Garaipenak ez dio taldeari ezertarako balio, txapelketatik kanpo baitago.

Hapoel Kiryat Shmonaren aurka jokatu du Athleticek Haifan Europa Leagueri zegokion neurketan. Bi taldeek ez zuten ezer jokoan -biak ala biak ere txapelketatik kanpo baitaude- eta ez ohiko jokalarien alde egin du Bielsak.

Neurketa atzerapenarekin jokatu da, Israel eta Palestinaren arteko gatazkaren ondorioz. Gazteen aldeko apostua egin du entranatzaile argentinarrak eta ondo erantzun dure berauek.

Golak, hala ere, taldean «egonkortutako» bi jokalarik sartu dituzte, Llorente eta Toquerok. Huts eta bateko emaitzarekin iritsi dira atsenaldira eta bigarren zatian itxi behar izan dute neurketa zuri-gorriek.

Oraindik beste neurketa bat gelditzen zaio Bielsaren taldeari txapelketan.