NAIZ.INFO
BARTZELONA

Milagrorik ez Camp Noun

Hiru eta bateko emaitzarekin amaitu da Bartzelona eta Alavesen arteko neurketa. Gasteiztarrak markagailuan aurretik jarri badira ere, aise eman dio buelta egoerari Bartzelonak.

Alaveseko jokalari bat Bartzelonako bi jokalari gainditzen ahalengintzen da. (Josep LAGO/AFP)
Alaveseko jokalari bat Bartzelonako bi jokalari gainditzen ahalengintzen da. (Josep LAGO/AFP)

Gasteizen lortu zuen emaitzak dena erabakita zegoela adierazten bazuen ere -huts eta hiru galdu zuen Bartzelonaren aurka- gaurko neurketan markagailuan aurreratzeak ilusioa piztu du Alaveseko zaleengan.

Viguerak sartutako gol bati esker aurretatu dira gasteiztarrak Camp Noun, baina itxaropenak ez du asko iraun eta Bartzelonak aise eman dio buelta markagailuari (3-1 azken emaitza).

Handiegia egin zaio Alavesi Gasteizko markagailua eta ezin izan du ezer egin Bartzelonaren aurka. Gauzak nola diren, hurrengo txandan Bartzelonak Reala kaleratu duen Kordobaren aurka jokatuko du.