NAIZ.INFO
AZPEITIA

Inazio Bastida «Etxeberritxo» pandero jotzailea hil da

Inazio Bastida «Etxeberritxo» pandero jotzaile azpeitiarra hil da. Ibilbide oparoa egin du hainbat trikitilariren ondoan eta Xabier Solanorekin batera Esne Zopak proiektuan ere hartu zuen parte.

Inazio Bastida Uranga «Etxeberritxo». (NAIZ.INFO)
Inazio Bastida Uranga «Etxeberritxo». (NAIZ.INFO)

Inazio Bastida Uranga «Etxeberritxo» pandero jotzaile azpeitiarra hil da, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak adierazi duenez. Azpeitian jaio zen 1934. urtean, Oñatz auzoko Etxeberritxo baserrian.

Ibilbide oparoa osatu du hainbat trikitilariren ondoan. Hala, Euskadiko Trikitixa Txapelketako finalerdietara iritsi zen 1979. urtean. Xabi Solano musikariarekin ere ibili izan zen azken denboran eta Esne Zopak proiektuan parte hartu zuen.

«Etxeberritxo»ren aldeko elizkizuna, bihar ostirala, arratsaldeko 19.00tan izango da Azpeitiko Sebastian Donearen parrokian.