NAIZ.INFO
DONOSTIA

Kolorez eta jai giroz bete dira Tolosako kaleak gaurtik aurrera

Pasa den astean Euskal Herriko hainbat zonaldetan inauteri jaiak ospatu bazieren ere, gaur jaurti dute txupinazoa Tolosan, jai hauen erakusleiho nagusi den herrian. Sei eguneko jaiak dituzte aurretik tolosarrek, herria kolorez eta jai giroz mozorrotzeko.

Txupinazoaren momentua irudian. Plaza Zaharra leporaino bete da. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Txupinazoaren momentua irudian. Plaza Zaharra leporaino bete da. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Jai giroan murgilduko da Tolosa datozen sei egunetan. Eguerdian jaurti dute txupinazoa udaletxetik eta mozorroak, desfileak eta gastronomia izango dira jaietako protagonistak.

Ostegun gizen egunerarekin hasi dituzte jaiak Tolosan eta sei egun eta gau luze dituzte aurretik herria kolorez eta jai giroz mozorrotzeko.

Hala ere, ez dira Tolosakoak izango astebukaera honetako ospakizun bakarrak. Euskal Herri zabalera hedatzen inauteriak ospatzeko ohitura eta hainbat herritan antolatu dituzte ekimen bereziak astebukaerarako.

Ipar Euskal Herriari so eginez, Sorgin gaua ospatuko da ostiral honetan Donibane Lahizunen. Jende guztia jantzi tradizionalez jantzita joatea gonbidatu dute. Bilbon, aldiz, Farolin eta Zarambolas-ek alaituko dituzte kaleak.

Gipuzkoan Azpeitiko ‘Elegante Egunak’ hartzen du son handiena eta inauterietako igandez ospatzen da. Goizuetara, aldiz, hilaren 12an egingo dute zahagi-dantza.

Pasa den astean ere ospatu zituzten inauteriak hainbat herritan, Ituren, Zubieta eta Leitza kasu.

Euskal Herri zabaleko hainbat herritako egitarauak argitaratu ditugu NAIZeko Agenda sailean.