NAIZ.INFO
GASTEIZ

Murgian ospatuko da aurtengo Euskal Eskola Publikoaren jaia

Murgian ospatuko da Euskal Eskola Publikoaren aldeko 22. jaialdia, Zarautzen erreleboa hartuz. ‘Haziak indartu’ leloa izango du eta eskola publikoan inbertsio gehiago egitea eskatuko dute bertan, baita kalitatea bermatzea aldarrikatu ere.

Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia aurkezteko emaniko prentsaurrekoaren irudia. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)
Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia aurkezteko emaniko prentsaurrekoaren irudia. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)

Eskola publikoa osatzen duten gurasoen konfederazioak gaur Gasteizen eman duen prentsaurrekoan azaldu dutenez, Murgian ospatuko da aurtengo Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaialdia.

‘Haziak indartu’ lelopean ospatuko da eta Zarautzen erreleboa hartuko du Murgiak.

Prentsaurrekoan izan dira, besteak beste, Ruben Rico Zuiako alkatea eta Usoa Urbieta Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko lehendakaria. Ricok azaldu duenez, eskola publikoan inbertsio gehiago egitea eskatuko dute.

Urbietak, bere aldetik, eskola publikoaren kalitatea bermatu behar dela aldarrikatu du.