Naiz.info
Donostia

Hitzen arteko lehiak hasiko du ostiralean Athetic eta Realaren arteko derbia Bilbon

Athleticek eta Realak indarrak neurtuko dituzte ostiralean San Mamesen. Ordu batzuk lehenago, hitzen arteko lehia egingo dute sei bertsolarik BBK Aretoan ospatuko den Bertso Derbian.

Futbolak bertsolaritza erakarriko du kasu honetan. Athleticeko eta Realeko hamaikakoak zelairatu baino ordu batzuk lehenago, ostiralean bertan, BBK Aretoan Bertso Derbia izango da. Hots, hitzen arteko lehia taularatuko dute sei bertsolarik.

Maialen Lujanbiok, Andoni Egañak eta Amets Arzallusek txuri-urdinak defendatuko dituzte. Kontrako aldean, Angel Mari Peñagarikano, Oihana Bartra eta Jone Uria arituko dira.

Ekitaldi honen asmoa, bi taldeen arteko elkarren lehia eta derbietan sortzen den giro atsegina indartzea izango da.