NAIZ.INFO
BILBO

Barriola eta Arretxe II.ak irekiko dute Buruz Buruko Txapelketa

Abel Barriola eta Iker Arretxe pilotariek emango diote hasiera datorren ostiralean Buruz Buruko Txapelketari Legazpin.

Buruz Buruko Txapelketa aurkeztu dute Bilbon. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
Buruz Buruko Txapelketa aurkeztu dute Bilbon. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

2013ko Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpena egin dute gaur Bilbon. Bertan izan dira lehiatuko diren 16 pilotariak, zortzi Aspekoak eta beste hainbeste Asegarcekoak, eta Aimar Olaizola aurreko urtean irabazitako txapela defendatzen ahaleginduko da.

Mikel Beroiz, Joseba Ezkurdia, Jose Javier Zabaleta eta Ion Jaunarena dira aurtengo aurpegi berriak. Aldiz, Aritz Begino, Aritz Lasa, Mikel Olaetxe atea David Merino erori dira txapelketatik.

Barriola eta Arretxe II.ak emango diote hasiera txapelketari, datorren ostiralean Legazpin. Neurketa honez gain, Urrutikoetxea-Gonzalez, Beroiz-Ezkudia eta Olaizola I.-Jaunarena partidak jokatuko dira lehenengo jardunaldian.

Neurketa hauetako irabazleak, Retegi Bi, Xala, Albisu eta Zabaletaren aurka jokatuko dute, hurrenez-hurren. Final laurdenetan, aldiz, Olaizola II.a, Idoate, Irujo eta Bengoetxea VI.a izango dituzte esperoan.

Finalerdiak ekainaren 1ean eta 2an jokatuko dira, hirugarren posturako lehia, berriz, 15ean jokatuko da eta finala 16an izango litzateke.