NAIZ.INFO

Haizea eta Saxo Bank-en joa lagun izan ditu Mark Cavendishek esprintean gailentzeko

Mark Cavendish britaniarra gailendu da Tourreko hamairugarren etapan, esprintean. Haizea izan da eguneko protagonista eta, hori baliatuz, erasoa jo du Saxo Bank taldeak, helmugan Chris Froome-ri minutu pasatxoko aldea ateraz.

Mark Cavendish, helmugan. (Pascal GUYOT/AFP)
Mark Cavendish, helmugan. (Pascal GUYOT/AFP)

Hamairugarren etapa lehiatu dute gaur Tourrean, Tours-en hasi eta Saint Amand Monrond-en amaitu dena, 173km-koa. Sailkapen nagusiko txirrindularientzat jardunaldi lasaia espero bazen ere, hankaz gora jarri du lasterketa haizeak.

Saxo Bank taldea izan da egoera horretan baliatu dena, helmugarako 30km. faltan erasoa jo eta Chris Froome eta bere Sky atzean utzi ditu. Mark Cavendish izan da aurreko taldetxoan azkarrena eta, beraz, berak eraman du etapa. Peter Sagan izan da bigarren.

Minutu eta zortzi segundora sartu da Froomen taldetxoa. Berak jarraitzen du lider eta Mollema da bigarrena orain, 2:28ra.

Alejandro Valverde izan da eguneko galtzailea, zulatu bat izan eta ia hamar minutu galdu baitutu helmugan. Harekin batera sartu dira Mikel Nieve eta Igor Anton Euskalteleko txirrindulariak.

Sartu NAIZen webgune berezian eta errepasatu taldeak, sailkapenak, etapak... Zuzenean jarraitu dezakezu etapa egunero.