NAIZ.INFO
PEDREÑA

Euskotren ligan aritzeko urratsa San Juanek, Hibaikak eta Oriok

Igande honetan Donostiako uretan erabakiko da zumaiarrekin batera zein hiru traineru ariko diren Euskotren Ligan. Gaur, Pedreñan izan den erojuaren aurkakoan San Juan Iberdola izan da nagusi eta Hibaika eta Orio izan ditu jarraian, laugarren postuan Bizkaia, Oriogandik 7 segundora.

Euskotren Ligan ariko diren lau traineruak zein izango diren erabakiko da igande honetan Donostian Eusko Label banderan. Gaur Pedreñan jokatu den Marina de Cudeyo banderaren bigarren txanpa izango da Donostiakoa.

Zumaiako trainerua iazko txapelduna delako sailkatu da Euskotren ligarako eta gaur euren lekuaren lehian aurrera pausua San Juan Iberdrolak (1.), Hibaikak (2.) eta Oriok (3.) eman dute. Bizkaia izan da laugarren eta Zarautz, Hondarribia eta Santoña hurrengo hiru postuetan.

Donostian eguerditik aurrera erabakiko da emakumeen traineruetan lau onenen taldea nortzuk osatuko duten.