NAIZ.INFO
PEDREÑA

Orio nagusi Pedreñako banderan

Urdaibaik soilik eutsi dio gaur Pedreñan jokatu den San Migel ligako Marina de Cudeyoko banderan Oriori. Euren txandan bi ia hiru segundoko aldea lortu dute oriotarrek eta 20 segundokoa sailkapen nagusian lider jarraitzen duen Kaikurekiko.

Orioko trainerua lanean, aurreko estropada batean. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)
Orioko trainerua lanean, aurreko estropada batean. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)

Oriorentzat izan da Pedreñan jokatu den Marina de Cudeyoko bandera. Hirugarren txanda irabazi du Oriok, bigarren Urdaibai izan da ia hiru segundora eta hirugarren postua bigarren txandan aritu den Portugaletek lortu du. Orioren txanda berean azken postua lider jarraitzen duen Kaikurentzat izan da, ia 20 segundo galduta.

Gaurko puntu banaketaren ostean Kaiku da nagusi sailkapen nagusian (62 punturekin), Orio bigarren (59 punturekin), Urdaibai hirugarren (57rekin) eta Tiran laugarren (50ekin). Hurrengo sailkatuak San Pedro (45 p.), Portugalete (44 p.), Hondarribia (43 p.), San Juan (39 p.), Astillero (28 p.), Pedreña (18 p.), Zumaia (14 p.) eta Castreña (9 p.).

Donostiako Eusko Label banderan dute hurrengo zita, igande honetan.